Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak 2021-2022 Arrasaten

0
96

Irudia eta testua: Herrixa Dantzan.

Urte eta erdiko etenaren ostean, berriro ekingo diegu Plazako Dantza Tradizionala ikastaroei Arrasaten. Momentuz hasiko gara, eta gero, gerokoak…

Ikastaro hauen helburua da gaur egun Euskal Herriko plazetan egin ohi diren tradiziozko dantza molde guztiak ezagutu eta praktikatzea. Dela astero elkarrekin dantzan gozatzeko, baina batez ere gero edozein plazatan dantzara animatzeko.

Egungo egoeran, baina, bigarren helburu handia ere badute: gorputza, gogoa, neuronak, animoa eta osasun fisiko – psikiko – emozionala oro har astintzea. Tradiziozko dantzak, gorputza mugitzeaz gain, oreka, neuronak eta animoa ere bizkortzen baititu.

MUGI GORPUTZA – MUGI BURUA – MUGI ANIMOA – MUGI OSASUNA

Hona zehaztasunak:

NOIZ: urria – maiatza, astelehenetan.

HASIERA: urriak 4, astelehena.

NON: Gabonak arte, Mertzedarien ikastetxeko gela batetan hasiko ditugu ikastaroak. Lanak ondo bidean (espero), urte berriarekin Kulturola berrian jaraituko genuke.

IRAKASLEA: Patxi Montero

TALDEAK eta ORDUTEGIAK:

  • 17:30 dantza-txokoa
  • 19:00 oinarrizko maila (ikasteko)

EGITARAUA:

Momentuz, erakutsiko eta landuko ditugun dantzen zerrenda, indarrean dauden neurriei egokitu beharko dugu… Hasiera batean, gutxieneko tartea gordeta egin daitezkeenak…

ANTOLATZAILEA: Portaloi elkartea

IZENA EMATEA: AED eta Gazte Bulegoa

  • AED: 943771228 / aed@aedelkartea.eus
  • GAZTE BULEGOA. 943252065 / gaztebulegoa@arrasate.eus

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen