Urrutiak eta Plazak hasiera emango diote denboraldiari Lokatzarekin

0
393

Testua: Lokatza Ziklismo Eskola.

Txirrindularitzaren oinarria Gipuzkoan bizitzen ari den egoera nahasian, Lokatza Ziklismo Eskolako emakumeen taldeak denboraldia Kantabrian hasiko du. Beste urtez batez, Lokatzako nesken taldeak, Espainiako Kopa lehiatuko du. Iaz hasiera Beasainen izan bazen, aurten, Nojan hasiko dute Kopako lehiaketak igande honetan. 

Igamo Packaging taldeak Euskal torneoetan lehiatzeaz gain, Espainiako kopan ere lehiatuko da eta guztira 8 lasterketa izango dituzte, esan bezala, lehena, Nojan izango delarik igandean, goizeko 9:00tan hasita. Nojako lasterketan hiru maila ezberdinetan banatuko dira, lehena kadete mailako lasterketa izango da 31,4Km luze, eta bertan, Arantza Anduaga, Itxaso Askasibar, Izar Ezkibel eta Maddi Oleaga arituko dira. Askasibarrentzat bigarren urtea izango da kategorian, baina beste hiru oñatiarrentzat, lehen lasterketa izango da. 

Txikienak lehiatu ondoren, Elite mailako txirrindularien txanda izango da eta bertan ere, Igamo taldeak, ordezkaritza izango du Ainhize Barrainkuaren eskutik, 82Km izango dituen lasterketan. UCI mailako taldeen aurka arituko den arren, gogotsu dago Kantabriako zitaren aurrean, izan ere, maila altuko lasterketa batean parte hartzeak beti ilusioa pizten du. 

Bukatzeko, junior edo gazte mailako txirrindularien txanda izango da. Edurne Ormaetxea eta Itxaso Plaza izango dira Lokatzaren ordezkariak 57Km luzeko laskerketan. Lehenarentzat kategoria berria izango da eta mailari egokitzeko asmotan joango da, bigarrena aldiz, iaz egindako denboraldi bikainaren konfirmazioaren bila joango da. 
Emakumeen txirrindularitza, hasten doa eta horren seinale da Igamo Packaing taldea. Aloña Mendi, Dorletako Ama eta Lokatzaren arteko hartu eman eta elkarlanaren islada. 

Era berean, MARTXOAREN 14EAN bergarako Seminarixoa Aretoan, arratsaldeko 19:00tan aurkeztuko dute taldea.

Taldea:

  • Kadeteak
    • Izaro Agirre Zoilo (Oñati)
    • Arantxa Anduaga Santos (Oñati)
    • Itxaso Askasibar Belar (Elgeta)
    • Izar Ezkibel Bastida (Oñati)
    • Maddi Oleaga (Oñati)
  • Junior
    • Edurne Ormaetxea Arriaran (Aramaio)
    • Itxaso Plaza Amozarrain (Arrasate)
  • Elite
    • Ainhize Barrainkua Agirre (Aretxabaleta)
    • Eneritz Urrutia Tena (Arrasate)

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen