Irudiak: Plazabizi.
Arimazubi inguruko egitasmoak bat egingo du Mugikortasun Astearekin, ondoko ekintzen bitartez:
Mugikortasun azterketaren gizarteratzea egingo da, Julen Axperen umore saioaren bitartez, irailaren 18an.
Ekitaldi irekia Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren 7006 gelan izango da, goizeko 11:00etan.
Era berean, herriko parkeen ibilbide gidatua egingo da, Besaide Mendizale Elkartearen eskutik, irailaren 19an.
Ekitaldi ibiltaria 12 kilometro luze izango da, eta goizeko 9:00etan abiatuko da Goi Eskola Politeknikoko lorategitik.
Izen-emateak: info@plazabizi.eus edo 688 626 866 mugikorrean.

Irailaren 23an beste ibilbide gidatu bat eramango da aurrera, hiru aditurekin: Iñaki Etxebeste MGEPren lorategian, Antton Zabaleta Santa Barbara parkean, eta Josu Urkiola Olandixon.
Ibilbidea 4 kilometro luze izango da, eskola politeknikoko lorategian hasiko da, eta gazta daztaketa batekin biribilduko da.
Izen-emateak: info@plazabizi.eus edo 688 626 866 mugikorrean.

Ekitaldi hauen antolakuntzan parte hartzen dihardute ere Athlon, Sasoibide, Goienagusi, ANAKON, Besaide elkartea, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa, Osarten, LagunAro, Ikerlan eta Laboral Kutxak.
Bestalde, Mugikortasun Astetik kanpo, Santa Barbarako goiko etxolaren margoketa egingo da animatzen diren herritar guztiekin (gaztetxokoko nerabeekin, guraso elkarteetako kideekin,…).
Margoketaren diseinua MIAU estudioak egin du, eta beraiek gidatuko dute saioa. Irailaren 18an izango da, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Txatxilipurdi elkarteak ere antolakuntzan dihardu.





