Pizza tailerra izango da Bertako Produktuen Azokan

0
514

Testua eta kartela: Arrasateko Udala.

Zapatu honetan ospatuko da iraileko Bertako Produktuen Azoka. Tomate sasoia aprobetxatuz, pizza tailerra antolatuko dute azokan bertan. Tailerra goizeko 11:00etan izango de Seber Altube plazan. 6 urtetik gorako neska-mutikoei zuzenduta dago, 18 urtera arte.

Ortutik ahora elkarteak emango du tailerra, bertako eta sasoiko produktuak sustatzen dituen elkartea da. Azokako produktuak erabiliz egingo dute pizza. Bertan prestatu eta dastatuko da eta tailerrean egindako pizza eramango dute etxean egiteko.

Izen ematea: 943 25 20 00 telefonoan edo izenemateak.arrasate.eus web orrian.

Bestalde, beti bezala, erosketa tikearekin otarraren zozketan parte hartzeko aukera izango da. Eta  tikearekin, baita ere, Biteriko parkinean bi ordu doan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen