Gaur, larunbata, ospatu da iraileko Bertako Produktuen Azoka. Tomate sasoia aprobetxatuz, pizza tailerra egin dute azokan bertan. Tailerra goizeko 11:00etan hasi da eta 20 haur inguruk parte hartu dute. Ortutik ahora elkarteak eman du tailerra, bertako eta sasoiko produktuak sustatzen dituen elkartea. Azokako produktuak erabiliz egin dute pizza. Bertan prestatu eta dastatu dituzte egindako pizzak.
Bestalde, beti bezala, erosketa tikearekin otarraren zozketan parte hartzeko aukera izan da. Tikearekin, baita ere, Biteriko parkinean bi ordu doan izan dituzte erosketak egitera hurbildu direnek.