Epaimahaikideen puntuazio altuena lortu du goiko irudiak, hau da, Piter Encinasek aurkeztutako 3 argazkietako batek. Argazkiak aurzkeztean ondorengoa komentatu zuen:
“Errioxako herri txiki batean (Cuzcurrita del Rio Turón) aste bat egon gara, eta aukera ederra eduki genuen globo batera igotzeko, esperientzia polita izan zen, eta aukera ona izan zen goitik lurra nola dagoen antolatuta ikusteko, zerealentzat edota mahatsondorentzat”.
Lehiaketako txapeldunordea Edu Ruiz de Eginoren argazkia izan da, ‘Arrasateko tximeleta kamuflatua’ irudiarekin:

Hortaz gain, 3. postuan berdindu dute Markel Urrutiaren Parisko maitasunezko giltzarrapoen argazkiak eta Gaizka Untzuetaren ilunabarreko hondartzaren argazkiak:


Laugarren postuan ere berdinketa bat izan da: Maider Muruaren Elantxobeko argazkia eta Veronica Merchanen Veneziakoa:


Epaimahiak azpimarra jarri du aurkeztutako irudi ugariren kalitate altuan. Eskerrik asko parte hartu duzuen pertsona guztiei, ez galdu ilusioa eta jarraitu argazkilaritzaz gozatzen!
Zorionak Piter !!