Pirolitikek Bartzelonan estatu mailako Mater Seriesetan dihardute

0
906

Arrasate Rugby Taldeko amen taldeak hainbat partidu jokatuko ditu gaur, larunbata, Camp de Rugbi La Teixoneran.

Argazkia: ART.

Arrasateko talde honekin batera, ondorengo beste taldeek ere parte hartuko dute III. Mater Series-etan:

Khaleesis, Ilegales, WonderVrac, LaCartijas, Leonas, Tigresas, Vetemares, Macaumis, Kamalehoiak.

ARTek gogora ekarri du ART-ko amen taldeak “2022ko martxoan eman zituela aurreneko pausoak, klubeko zenbait jokalarien amak elkartu eta taldea osatzea bururatu zitzaien momentuan”.

Horretarako, “ate irekien zenbait jardunaldi antolatu zituzten, eredu gisa Gaztedi Errugbi Elkarteko Kamalehoiak taldea hartuta”.

Ildo honetan, “gasteiztarrekin zenbait lansaio burutu zituzten eta, Gasteizen, hain justu ere, debuta egin zuten uztailean ‘Maters Series’ izeneko txapelketan”.

“Gasteiztarrekin, eta ART-ko beteranoekin batera, Hondarribiko Rugby Beach delako txapelketan ere parte hartu zuten, finalerdietarako txartela eskuratuz”.

Kataluniako “Sitgesen ere izan dira, ‘Maters Series’ delakoaren edizio berri batean, hala nola, iazko otsailean, Sevillan. Azaroan Xixonen eta urtarrilean ere Sevillan izan ziren”. Aurrera Pirolitikak!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen