Pirinioetako baliabide gutxiko espedizioaren dokua ikusgai izango da

0
335

Besaide Mendizale Elkarteak antolatuta, ‘Granito Buffet, Vagabundos Pirenaicos’ dokumentala pantailaratuko da maiatzaren 3an Kulturaten.

Bideoa: ‘Iru’.

Iñigo Iruretagoiena ‘Iru’ eta Ivan Rouco ‘Rouko’ Pirinioetako 214 “hirumilakoetara” igotzea jarri zuten helburu. Ez nolanahi gainera:

Ibilgailurik erabili gabe, kanpoko laguntza barik, aterpeetan lo egin gabe eta ia baliabiderik gabe. Dokumentalak laburbiltzen ditu nolakoak izan ziren espedizioko 44 egunak.

Emanaldia Kulturaten izango da, maiatzaren 3an, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, eta dokumentala ikus-entzun ostean, galderetarako txanda izango da. Hizkuntza: gaztelera.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen