Gure Eskuk antolatuta, Astate mendira 70 arrasatear eta 30 aretxabaletar igoko dira, eta Iparlara beste 30 arrasatear gehiago.
Argazkia: MB artxiboa.
Larunbat honetan Pirinioetako Bidea – Via Pirinenca ekitaldia ospatu egingo da Atlantikotik Mediterraneora.
Arrasateri dagokionez, bertako Gure Eskuk eta Besaide Mendizale Elkarteak antolaketa lanetan jarraitzen dute.
Gaur, asteazkena, adierazi digute Astate mendian (1.022 metro) gutxienez 70 arrasatear eta 30 aretxabaletar izango direla, ekitaldi argitsuan parte hartzen.
Era berean, gauza bera egingo dute Iparla mendian (1.044 metro) gutxienez 30 arrasatear gehiagok.




