Pirataz mozorroturik, bandak ondoko piezak eskaini ditu: ‘Highlights From Hook’, ‘Treasure Island’, ‘The legend of Maracaibo’ eta ‘At World’s End’.
Mikel Markiegi zuzendariak gidatuta, Arrasate Musikaleko ikasle nahiz irakasle ugarik, Aratusteetako ohiko kontzertua eman dute eguerdian Amaia Antzokian.

Egitarauak lau pieza azaldu ditu:’At World’s End’ (Hans Zimmer), ‘The legend of Maracaibo’ (J.A. Piña), ‘Treasure Island’ (B. Appermont) eta ‘Highlights From Hook’ (J. Williams).
Publikoak gustura jarraitu du emanaldia eta txalo beroak eskaini dizkio AMko Bandari.






