Meatzerrekako Jai Batzordearen eskutik, bertatik bertara kozinatutako jakiak eskura izan dira auzoko elkartean:
Etxeko kroketak, txistorra, patata tortilla, membrilloa, gazta eta ogia, ardoak, garagardoak zein urak lagundurik.

Kanpoan hotz eta elkarte barruan goxo, sutondoa piztuta, hainbat lagun mahaien bueltan elkartu dira, otorduaz gozatzeko eta lagun giroan, on egin!

Jaiek aurrera jarraituko dute gaur gauean mus txapelketarekin, eta asteburuan zer ospatua izango da, honatx jai-egitarau osoa




