Pintadak agertu dira herriko Batzokian

0
1355

Asteburu hontan pintada berriak agertu dira Patxi Ruizen alde Arrasateko Batzokian. Bertan ere pintura jaurti dute sarreran.

Azken asteetan Durango, Abadiño, San Miguel (Basauri), Gurutzeta (Barakaldo), Gernika, Repelega (Portugalete), Mungia, Algorta, Getxo Zaharra, Berango, Igorre, Sabindarrak (San Ignazio-Bilbao) eta Portugaleteko egoitzetan ere erasoak izan dira.

EAJ/PNV-ren adierazpenak

Zabaldutako prentsa ohar baten bitartez, EAJ/PNV-k “gogor gaitzesten du beste eraso bat, pintadak eta pintura gorria dituena, gure udalerriko Batzokian. Gainera, erasoak Aldapa tabernari ere egin diote kalte, eraikin
berean baitago, ostalaritzarentzat eta merkataritzarentzat oso zaila den une honetan”.

Bestalde adierazi dute “horrelako ekintzak gertuago daude totalitarismotik eta faxismotik demokraziatik eta askatasunetik baino. Berretsi egiten dugu bizikidetzaren aldeko apustua, eta adierazten dugu hura hautsi nahi duten ekintza horien aurrean ez dugula atzerapausorik emango. Udalean ordezkaritza dugun alderdi politikook bakea eta bizikidetza lantzen ari gara joan den legegintzalditik, eta, horregatik, gure udal-taldeak mozio bat aurkeztuko du datorren ostegunean, maiatzaren 28an, egingo den bozeramaileen batzordean izandako gertakariak gaitzesteko, eta espero dugu Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek bat egitea”.

Honetaz gain “tamalgarria iruditzen zaigu erasoaren aldeko apustua egiten dutenak egotea gure herrian, beti ezkutuan, hitza eta elkarrizketa erabili beharrean. Hori dela eta, EAJ-PNVk Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiei ekintza hauek gaitzesteko ausardia eskatu die. EAJ-PNVk Arrasate libre bat nahi du, guztion artean eraikia eta bizikidetzan eta errespetuan oinarritua”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen