Pilota eta futbola izango dira protagonista asteburuan

0
304

Ohi bezala Arrasate Pilota Taldeak ireki du kirol jardunaldia. Arrasateko pilotariek atzo jokatu zuten euren lehen partidua Azkoitian. Etxebek eta Dominguezek osatutako bikote arrasatearrak 18 eta 14 irabazi zuten Azkoitiko bikotearen aurka. Uarkapen gaur, ostirala, arratsaldeko 19:15etik aurrera beste 7 partidu jokatuko dituzte arrasateko pilotariek. Baina ez dira arrasatearrek jokatuko dituzten partidu bakarrak izango, larunbatean Eibarren, Villabonan eta Aretxabaletan ere jokatuko baitira.

Mondrate izango da etxean jokatuko duen beste taldeetako bat. Arrasateko areto futboleko taldeak larunbatean jokatuko du ligako azken partidua. Musakolako kiroldegian jokatuko du arratsaldeko 18:00etan Jarrilleros taldearen aurka. Hurrengo denboraldiak hirugarren mailan jokatzen jarraituko du Mondratek.

Futbolari dagokionez, Leintz Arizmendik ere ligako azken partidua jokatuko du. Baina kasu honetan etxetik urrun egingo du. Larunbatean goizeko 9:45ean Amaikak Bat taldearen aurka jokatuko du Mutrikuko San Miguel futbol zelaian. Hurrengo denboraldian Mondrak bere emakumezkoen taldea izango du.

Amaitzeko, Mondrak Mutrikuren aurka jokatuko du San Miguel futbol zelaian igandean goizeko 12:00etan. Mondrari ligako partidu bat geratzen zaio oraindik. Hurrengo asteburuan Aloña Mendiren aurkako derbia jokatuko du Arrasaten, denboraldiari amaiera emateko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen