Pilar Ansoategi Iribekanpos militanteari omenaldia egin zaio

0
3580
Pilar Ansoategi

Senide eta lagun ugarik ekitaldi xume eta hunkigarria egin diote, arrasatearrak berdintasunaren alde egindako borroka nabarmenduz, besteak beste.

Bideoak eta argazkia: Kepa Ormaetxea

Hileta zibilean, LKI alderdiko militante ohiek ondorengo mezua irakurri dute:

“Pilar Ansoategi, 1974an ETA Seigarren Asanbladan hasi zen militatzen Puig Antichen Bar guardiako mobilizaioetik gentozen. Urte horretan herrian gurebelaunaldiak lortu zuen lehenengo Langileen mobilizazioak aurrera ateratzea.

Union Cerrajeran San Juanetan, Kooperatibetan balorazioen aurka, eta batez ere abenduaren 11ko greba orokorra. Hurrengo lau urteetan Arrasaten sekulako borrokak egon ziren, batzuk aipatzearren:

Gameyko despidoen aurkako elkartasuna, Annistiaren aldekoak, Martxoak Hiru, German Rodriguez (LKIkomilitantea), Emili, Roberto eta Zaparen hilketen aurka, Metalgintzako konbenioakā€¦

Bazeuden, bai, baldintzak Erregimen Frankistarekin apurtzeko eta horregatik Konstituzioari etzetza bozkatu genion. Zergatik frankismoan bezela, La Cruz, (Elizako Iherarkia), La Espada (militarrak) eta El Saco (kapitala-Lapurren) interesak jartzen zirelako Herri zapalduen eta langileen interesen gainetik.

Ordurako LKI, Liga Komunista Iraultzailea ginen. Pilar alderdi barruan emakumeen taldearen bultzatzailea zen, baita Komite Internazionalistako partaide ere.

Elkarrekin bidea egin genuen Zutik alderdia sortu arte, EMK (Maoistak) eta LKI (Troskoak) batuta.

Pilar eta biok auzo berean bizi ginen, Makatzenan, eta urte horietan auzoan martxan jarritako iniziatibak asko izan ziren: Umezaintza, Ekonomatoa, Piszina, Frontoia, marrazki tailerra, zine aretoa, filmarik ez zen eskaini baina urteetan bilera klandestinoak egiteko erabili genuen. Horregaitik poliziak uniforme gabekoak auzoan bonba bat jarri ziguten.

Pilarrek tinta Gorriz, Lilaz eta Umore onez idatzitako historia gurekin gelditzen da.

Agur Bihotzeko laguna eta kamarada”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen