Goizaldeko 5:00etan abiatu dira greba orokorraren aldeko piketeak, besteak beste, Fagor Arrasateko eta Fagor Electronicako langileei grebaren arrazoiak gogorarazteko.
Argazkiak: Arrasateko Greba Batzordea
Ordu batzuk geroago, kale-bira egin da erdialdean, bertako komertzioak greba orokorrarekin bat egitera gonbidatuz.
Lidl inguruan Ertzaintzak 6 pikete informatibo miatu ditu, 2 identifikarazi ditu eta grebaren aldeko materiala konfiskatu du.
Mobilizazioek aurrera jarraitzen dute, eta gaur eguerdiko 12:00etan manifestazioa egingo da, Sebero Altubetik abiatuta.







