Familia eta herritar guztiek parte hartu dezakete lehen edizio honetan. Horretarako bidali argazki bat etxean duzuen bata edo pijama hori jantzita eta zorte on! Saria pijama edo bata berri bat erosteko bale bat izango da, Ibai-Arteren eskutik.
Aupa arrasatearrak! Zelan doa ditxosozko konfinamendua? Mondraberrik txapelketa bat antolatzea erabaki du, eta lehenbiziko edizioa martxan dago:
Etxean herritarrek ‘ikusmenarentzat kaltegarriak’ diren pijama edo bata horiek izaten dituzte, eta argazkia bat bidali ditzakezue, horiek jantzita, modeloarena egiten.
Argazkiak mondraberri@gmail.com helbidera bidal ditzakezue honezkero, eta irabazleak pijama edo bata polit bat erosteko bale bat irabaziko du, Ibai-Arteren eskutik. Animo family! Zatarrenak irabaz dezala!