PI L.T. taldea izango da bihar Kooltur Ostegunak ekimenean

0
663

Ostegun honetan, urtarrilak 23, Pilt taldea izango da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.

90eko hamarkadan abiatu zen Mungiako taldea eta euskaraz abestuta metala, industriala, rocka eta giro bereziak uztartuta, zeresana eta hainbat disko eman zituen. Gerora, baina, lozorroan gelditu zen taldea, eta kideak beste proiektu batzuetan aritu dira, batzuk oso desberdinak (Rafa Rueda pop-rockean); eta beste batzuk, muturreko soinuetan (Abio Matxuran, Loturan…) edo rock gogorrenean (David Gonzalez Berri Txarrak eta Cobran).

Halako batean, 2024an, taldea agertokietara itzuli da bere azken formazioarekin: Rafa Rueda, Aitor Abio, David Gonzalez eta Xanpe; hortaz, indartsu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen