Petti eta Trigger musikariek kontzertua eskainiko dute Amaia antzokian bihar

0
492

Petti beratarrarekin batera Etxeko uzta, Juantxo Zeberio eta Et Incarnatus arituko dira. Trigger aretxabaletarrarekin batera Quico Puges, Jokin Garmendia eta Amaiur Luluaga.

Argazkiak: Gattiken eta EITB.

Bihar, larunbata, arratsaldeko 19:00etan bi proiektu desberdinen aurkeztuko dira Amaia Udal Antzokian. Alde batetik, Petti arituko da ‘Manipulazio estrategiak’ bere azken lana aurkezten, eta horretarako Etxeko uzta, Juantxo Zeberio eta Et Incarnatus hari laukotea izango ditu lagun.

Kontzertu honen aurretik, Trigger (Eñaut Zubizarreta aretxabaletarra) izango da bere azken proiektua aurkeztuko duena: ‘Poliedro Vol. 1’ deitzen da, eta horretarako Quico Puges eta Jokin Garmendia txelistekin eta Amaiur Luluaga dantzariarekin arituko da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen