Ostegun honetan, maiatzak 25, Petti eta Etxeko Uzta taldea izango da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.
Testua: Kooltur Ostegunak. Argazkia eta bideoa: Petti eta Etxeko Uzta.
Petti nafarra (Bera) da Euskal Herriko ahots eta konposatzaile berezienetako bat, dagoeneko ibilbide eta eskarmentu luzea daukana folk, blues eta rock amorratuenean. Dozena bat disko luze, beste musikari batzuekin partekatutakoak, eta bakarka zein taldean egindako ehunka eta ehunka kontzertu gogoangarri bizkarrean. Arrasaten alboan izango du Etxeko Uzta, Telletxea anaiek eta Joseba Irazokik osatzen dutena; luxuzko taldea.