PESAko enpresa batzordeak Peredako garajean izandako lan-istripu bat salatu du

0
1176

Enpresa batzordeak bi elkarretaratzea egingo ditu astearte honetan lantokiaren aurrean, lehenengoa eguerdio 14:00etan eta bigarrena 18:00etan.

Avanzako (Pesa) enpresa-batzordeak ekainaren 10ean, asteazkena, Arrasaten izandako lan-istripu bat salatu du. ELA, UGT, LAB eta ESK sindikatuek ohar baten bidez salatu dutenez, istripua Peredan, enpresako garajeetan izan zen.

Lau sindikatuek salatu dutenez, “Lan istripu larria instalazioen baldintza eskasen ondorioz gertatu da, eta azken lan istripuen atzean daude”.

Babesa adierazi diote zauritutako langileari, eta espero dute “Osalanen ikerketa erabakigarria izatea espero dute, enpresaren utzikeria zigortzea eta enpresa behartzea langileen osasuna eta bizitza behingoz bermatuko duten neurriak hartzera”.

Enpresa batzordeak bi elkarretaratzea egingo ditu astearte honetan lantokiaren aurrean, lehenengoa eguerdio 14:00etan eta bigarrena 18:00etan, “Instalazioen egoera salatzeko eta, behingoz, enpresak Peredan premiazko neurriak har ditzala eskatzeko”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen