Pertsona Nagusien Astea igandean hasiko da

0
1306

Pertsona Nagusien Kontseiluak antolatutako Pertsona Nagusien Astea igande honetan, irailaren 28an, hasiko da, seigarren urtez jarraian. Antolatzaileek gogorarazi dute egitaraua ez dela soilik adinekoei zuzendua, baizik eta inklusiboa izan nahi duela, herritar guztientzat irekitako jarduerekin.

Lehen jardunaldia 10:00etan abiatuko da, Biteri plazatik San Prudentzioraino egingo den ibilaldiarekin, monitore baten gidaritzapean. Ondoren, 12:45ean, Kaitin Allendek emango dio hasiera ofiziala asteari, Herriko Plazan egingo den aurkezpenean. Aurkezpenaren ostean, DJ Goikolearen musikaz lagundutako bermuta eta dantzaldia izango dira, eta bertaratuek urdaiazpiko dastaketaz gozatzeko aukera izango dute.

Astean zehar bestelako ekintzak ere izango dira: astelehenean Arrasateko enpresa batera bisita eta bazkaria; asteartean herriaren alde historikoan bisita gidatua; eta asteazkenean, Kulturaten, Abaroa abesbatzaren emanaldia eta manifestuaren irakurketa, besteak beste. Horrez gain, Arrasateko Udal Bibliotekak laugarren urtez bat egingo du ekimenarekin, hitzaldi eta liburu aurkezpen batekin.

Egitaraua:

Igandean, irailak 28:

  • 10:00etan ibilaldia Nordik bastoiekin Arrasatetik, Biteri plazatik San Prudentziora, monitorearekin
  • 12:45ean Astearen aurkezpena Kaittin Allenderen eskutik, Herriko plaza nagusian
  • 13:00etan bermuta eta dantzaldia DJ Goikolearen eskutik, eta urdaiazpiko dastaketa, Herriko plaza nagusian

Astelehenean, irailak 29:

  • 12:00etan bisita Arrasateko enpresa batera, lantegiaren aurrean elkartuta, eta ondoren bazkaria Hilarion jatetxean

Asteartean, irailak 30:

  • 10:30ean bisita gidatua Arrasateko alde historikotik, Arrasate Zientzia Elkartearekin, Biteri plazatik abiatuz

Asteazkena, urriak 1, Pertsona Nagusien Eguna:

  • 11:00etan ibilaldia Iturbideko egoiliarrekin eta txistulariekin, Iturbide egoitzatik abiatuta
  • 17:30ean aurkezpena, Abaroa abesbatzaren emanaldia eta manifestuaren irakurketa, Kulturateko areto nagusian
  • Ondoren, Concetta eta Clara Probanza-ren eskutik, gainditzearen bizi-esperientziak: ‘Horadando la corteza, cuerpos en diálogo’, Udal Bibliotekarekin lankidetzan antolatuta, Kulturateko areto nagusian
  • Ondoren, luncha, Kulturateko areto nagusian

Osteguna, urriak 2:

  • 18:00etan Iñaki Peñaren liburuaren aurkezpena: ‘Heriotzak eta doluak’, Kulturaten, Udal Bibliotekarekin elkarlanean antolatuta

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen