Pertsona Nagusien Astea atzo inauguratu zen mahai-inguru batekin

0
678

Atzo arratsaldean inauguratu zen Kulturaten Pertsona Nagusien Astearen egitaraua. Jokin Etxeberriak aurkeztutako lehen ekitaldi horretan mahai-inguru bat egin zen, non, besteak beste, eten digitala, KPIa eta zahartzaro aktiboa murrizketen ondoren gaiak jorratu ziren. Mahai-inguruan parte hartu zuten Nekane San Miguel epaile ohiak, Josu Zabala unibertsitateko errektore ohiak, Josemari Velez de Mendizabal historialariak, Ino Galparsoro alkate ohiak eta Mañole Ezenarro irakasle ohiak.

Atzoko ekitaldia Abaroako Abesbatzak ireki zuen, bi abesti interpretatuz. Ekitaldia Arrasate Musikaleko Pertsona beteranoak taldeak itxi zuen.

Hurrengo egunetako egitaraua:

IRAILAK 27 (martitzena):

Arrasateko Nagusien Kontseiluaren lanaren aurtengo kartelen erakusketa, BAZen, eguerdiko 12:00etan

‘Mendiak 1976’ filmaren emanaldia Amaia Antzokian, 19:30ean, gazteleraz.

IRAILAK 28 (eguaztena):

Jubilatuen etxeetako jardueren merkadiloa edo aurkezpena, Seber Altuben eguerdiko 11:00etan

‘Osasun publikoa norantz doa’ hitzaldia, Roberto Sánchez eta Marta Macho langileen eskutik, 17:30ean Kulturaten, gazteleraz

IRAILAK 29 (eguena):

Sasoibideren ibilaldi berezia, goizeko 10:00etan Biteri plazatik. ‘Bixi-bizi’ ibilaldiak bi atal izango ditu: Arrasateko balkoira igoera eta kolektibo ezberdinen topaketa Iturbide egoitzan.

‘Sin permiso del rey’ liburuaren aurkezpena 19:00etan Kulturaten. Arrasateko Bibliotekak bere poza agertu du Nagusien Kontseiluarekin batera lehen ekintza antolatu baitu.

IRAILAK 30 (eguakotxa):

‘Osasungarri jateko’ tailerra, Bastida Akademiaren Sartei ostalaritza-eskolan, Andrea Larrea eta Nahia Zeziaga nutrizionistekin, eguerdiko 12:00etan.

URRIAK 1 (zapatua, Pertsona Nagusien Nazioarteko Eguna):

Manifestuaren irakurketa publikoa 12:30ean Herriko plazan. Puro Relajoren kontzertua 13:00 aldera izango da Ibai-Arteren laguntzarekin.

Beste bi kontzertu izango dira. Trio de Medianoche taldearena arratsaldeko 19:00 Portaloian, eta The Song taldearena 20:30ean Arbolapetan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen