Atzo eguerdiko 13:30ak aldera, gizon bat Olarte kaleko supermerkatu batean sartu zen, produktu bat hartu zuen, eta kutxa erregistratzaile ondoan zegoenean, kutxa zabaldu zela aprobetxatuz, eskua bertan sartu eta diru kopuru bat ostu zuen.
Kutxako langilea bera gerarazten saiatu zen baina ebazleak supermerkatutik ziztu bizian alde egin zuen. Supermerkatua gaur salaketa aurkeztekoa da.