Etxe batean agertutako gorpuak “ez du kriminaltasun-zantzurik”

0
3129

Atzo arratsaldeko 18:00 aldera Ertzaintzak abisu bat jaso zuen, Bizkaia etorbideko etxe batean gorpu bat zegoelako. Udaltzaingoa eta auzitegi-medikua ere bertaratu ziren. Ondoren, hilotza Donostiara eraman zuten autopsia egin ziezioten.

Ertzaintzak gaur ziurtatu du hilotzak “ez duela kriminaltasun-zantzurik”. Autopsiaren emaitzaren zain dago, “baina kontrako jakinarazpenik jaso ezean, kasua itxitzat ematen dugu”.

Albistea osatzen gabiltza

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen