Pertsona bat zauritu da kotxea iraulita, Arrasate-Oñati errepidean

0
1674
industrialeko

Fagor Industrial ondoko kurban izan da ezbeharra arratsaldeko 19:00 aldera. Adineko emakume bat Arrasateko Ospitalera ekarri dute.

Ertzaintzak informatu duenez, 19:00 inguruan istripu bat izan da Fagor Industrial ondoko bihurgunean.

Izan ere, kotxe bat irauli egin da, eta ondorioz adineko emakume batek kolpe gogor bat jaso du belaunean. Arrasateko ospitalera ekarri behar izan dute anbulantzian.

Ertzaintzak trafikoari bidea eman dio txandaka, eta ibilgailua oraintsu (20:00 aldera) erretiratu ahal izan dute errepidetik.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen