Ederlanen zauritutako langilea, “oso larri”, Arrasateko enpresa batekoa da

0
6416

LABek jakitera eman du 25 urteko gizona Orixol Garraioak SLrentzako lan egiten ari zela. Halaber, enpresa horrek Arrasateko TKV taldearentzat lan egiten du. ELA sindikatuak azaldu duenez “material astunak badirudi langileari buruan jo diola”, eta ondorioz “badirudi oso larri” dagoela.

Framea: Herritar bat.

Langileak ezbeharra izan du “karga bat gainera erori zaionean, gaur goizeko 11:20 aldera”, SOS Deiek azaldu dutenez.

“Material astunak badirudi langileari buruan jo diola” ELA sindikatuak azaldu duenez.

Lan-istripuak “traumatismo bat eta odol jarioa eragin dizkio 25 urteko gizonari”. Anbulantzietako langileak eta Ertzaintza bertaratu egin dira.

Osasun-zerbitzuek zauritua artatzen ari zirenean, lekuko batzuek azaldu dute zaurituak “batzuetan besoa mugitzen zuela, atzamarrak mugitzen zituela, baina gorputza ez du mugitzen”.

Ertzaintzak azaldu du “lan-istripua izan dela eta zauritutako pertsona Osasun-zentro batera eraman dutela”, Txagorritxuko Ospitalera. “Badirudi, oso larri dagoela” ELAk adierazi duenez.

LAB sindikatuak ezagutzera eman du zauritutako langilea Arrasateko Orixol Garraioak SLrentzako lan egiten zuela. Era berean, adierazi du Arrasateko enpresa hori Arrasateko TKV enpresa taldeko parte bat dela.

Albistea osatzen gabiltza

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen