Pertsona bat zauritu da autobus batekin talka egin ostean

0
1432

Autoko gidaria ondo ezik sentitzen zen gidatzen ari zela, eta Nafarroa Etorbideko paradan zegoen autobus baten aurka jo du.

Pertsona bat ondo ezik sentitu da eta goizeko 9:50ak aldera bere autoarekin Ospitalerako norabidean zihoan. Bere autoaren kontrola galdu du eta autobus baten aurka jo du.

Autobusa Nafarroa etorbideko paradetako batean geldi zegoen, eta zauritutako pertsona Ospitalera eraman behar izan dute.

Istripuaren ondorioz Udaltzaingoak Nafarroa etorbideko errepidearen zati bat itxi behar izan du zenbait minututan eta trafikoari txandaka bidea eman.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen