Gaur goizean, pertsona bat hil da Etxagibel Notarioa Jauna Kalean, Ifam lantokiaren aurrean. Ezbeharra, 11:00 aldera gertatu da eta Ertzaintzak azaldu du “furgoneta batek emakume bat harrapatu duela”.

Harrapaketa gertatu eta gutxira, Ertzaintza, Udaltzaingoa eta Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira. Denbora batez kale zati hau itxita egon da oinezkoendako eta trafikarentzako. Udalak jakitera eman ditu hildakoa “adineko emakume” bat zela, eta “Udaltzaingoak atestatua egingo duela, gertatutakoa argitzeko”.

“Orain arte (eguerdira arte) epailearen zain egon dira gorpua altxatzeko. Dagoeneko gorpua altxa dute eta eraman dute”. Gure doluminak familiari eta lagunei, goian bego.




