Pertsona bat Urbiatik helikopteroz ebakuatu du Ertzaintzak

0
2394

Arrasateko Arruenara ekarri du Ertzaintzaren Erreskate Unitatearen helikopteroak, eta bertatik anbulantzia batek ospitalera eraman du.

Pertsona batek osasun arazo bat izan du Urbia inguruan, eta larrialdi-zerbitzuei eguerdiko 14:30ak aldera eman diete abisua. Ertzaintzaren erreskate unitateak helikopteroz Arrasateko Arruena parkera ekarri du, eta bertatik anbulantzia batek ospitalera eraman du.

Bestalde, Osakidetzaren helikoptero bat Arruenan ere lurreratu da, ordu beretsuan, baina beste ekimen batean parte hartzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen