Pertsona bat erasotua izan zen atzo Erdiko kalean

1
4983

Atzo, gaueko 21:00ak aldera, pertsona bat erasotua izan zen Erdiko kalean. Erasotuak, Arrasateko taberna bateko zerbitzariak, atentzioa eman zion erasotzaileari aurreko astean, establezimendu barruan pixa egiteagatik. Atzo gauean erasotzailea tabernara itzuli zen, eta zerbitzariak bertatik bota zuen.

Lanaren ondoren, zerbitzaria txakurra paseatzera atera zenean, erasotzaileak Erdiko kalean erasotu zuen, eta konorterik gabe utzi zuen. Erasoa ikusi zuen pertsona talde batek erasotua lagundu zuen. Udaltzaingoa eta anbulantzia bat bertaratu ziren, zauritua artatzeko. Osasun-langileek zauritua immobilizatu ondoren, Debagoieneko ospitalera eraman zuten.

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen