Pertsona bat behar da Korrikaren Debagoieneko arduradun jarduteko

0
578

Beheko testua: Lanbiden / Goiko irudia: MB artxiboa.

Bere kontratuak 2022/02/01etik 2022/04/22ra iraungo du, %95eko lanaldiarekin, ordutegia 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 19:06era, hileko soldata gordina 1.717 eurokoa izango da gutxi gorabehera.

Lanaren deskribapena

  • Herrietako Korrika batzordeak deituak eta tramitatuak direla ziurtatzea
  • Eskualdeko ibilbidearen kontrola
  • Neurketa, mugak zehaztea, arazoen konponbidea, lasterketaren jarraipena egitea
  • Eskualdeko Korrika Kulturalari jarraipena egitea
  • Korrikaren kartelera banatzea eta jarraipena egitea
  • Eskualdeko baimenen jarraipena egitea
  • Eskualdeko eragileekiko harremanak bideratzea
  • Helburu ekonomikoen jarraipena egitea
  • Korrika Batzordeari dagozkion lanak

Ezinbesteko baldintzak

  • Korrikaren edizio honen ikuspuntua, baloreak, helburuak eta funtzionamendua ezagutzea eta horiek bat egitea
  • Euskaraz komunikatzeko gaitasun ona izatea (ahoz eta idatziz) B2 maila
  • Eskualdea ezagutzea
  • Korrika ezagutzea
  • B1 gidabaimena

Baloratuko diren baldintzak

  • Antzeko lanetan esperientzia izatea baloratuko da

Lan-eskaintza edo lan-eskari honen kodea Lanbiden:

  • 162022000842.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen