Pertsona bat atxilotu dute ustez Landan lapurtzeagatik

0
1378

Ertzaintzak jakitera eman duenez, atxilotutako gizonak bitan lapurtu zuen Landako etxe berean.

Ertzaintzak azaldu du lehen lapurreta aurtengo otsailaren erdialdera salatu zela. Erasoa egiteko “leiho bateko barroteak atera zituzten eta sarrerako atean eta etxeko teilatuan kalteak egin zituzten. Etxetik etxetresna elektrikoak, erremintak, janaria, sukaldeko gauzak eta arropa lapurtu zituzten”.

Handik egun batzuetara “berriz egin zuten lapurreta etxe berean. Kasu horretan leihoko pertsiana behartu zuten eta altzariak, jateko gauzak, erremintak eta oheko-arropa eraman zituzten”.

Ertzaintzak lekuan jasotako ebidentziei esker delitu horien “ustezko egilea izan zitekeen 40 urteko gizonezko bat identifikatu zuen. Pertsona hori 2021eko azaroan ikertu zuten Duranako taberna batean lapurreta egiteagatik, eta aurtengo martxoan bertan Landa inguruko ostalaritza-establezimendu batean lapurreta egiteagatik atxilotu zuten”.

“Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta otsailean eta martxoaren hasieran, modus operandi bera erabiliz, Durana eta Landa bezala, Arratzua-Ubarrundia udalerrikoak diren beste herri batzuetan egindako beste lau lapurretatan inplikatuta ote dagoen ikertzen ari dira”.

Atxilotua gaur (osteguna) arratsaldeko lehenengo orduan jarri dute agintari judizialaren eskuetan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen