Larunbatetik iganderako goizaldean, 00:05ak aldera, Ertzaintzak abisua jaso zuen, pertsona bat Bañez Doktorea kaleko lokal batean kalteak eragiten ari zela ohartaraziz. Ertzaintzak jakinarazi duenez, tabernako zerbitzariari mehatxu egin zion arma zuri batekin. Gertakari berean, udaltzain bat zauritua izan zen. Erasotzailea atxilotua izan zen.