Pertsona bat atxilotu du Udaltzaingoak ustez droga trafikatzeagatik

0
2050

Goizaldeko 02:05ean atzeman dute Azoka kalean, ustez droga trafikatzen ari zenean. Hautsezko droga kopuru bat zeraman gainean, Ertzaintzak azaldu digunez.

Guztira, Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren bina patruila bertaratu dira, Kulturateren kanpoaldearen ingurura. Atxiloketa goizaldeko 02:35ean egin dute bertan, Kulturateren kanpoaldean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen