Herritar batek abisua eman du ustez Musakolan gutxienez adingabe batek tamaina handiko arma zuri bat zuelako. Udaltzaingoa Musakolara bertaratu da, eta une horretan ihes egiten ari zen adingabe bat harrapatu du Bolibar doktorea kalearen inguruan.
Ezbeharra arratsaldeko 20:20ak aldera izan da egunotan jaiak ospatzen ari den Musakola auzoan.
Herritar batek eman du abisua, antza gizonezko adingabe batek matxete bat zuelako, eta Udaltzaingoaren hiru patruila laster batean heldu dira.
Hori ikustean zenbait adingabe ihes egiten hasi dira, eta udaltzainek une horietan bat gutxienez harrapatu ahal izan dute barraken inguruan.
Ertzaintzaren zenbait patruila errefortzu lanak egitera bertaratu dira. Ezbeharrak giroa nahastu badu ere, jai giroa berriro itzuli da Musakolara.
Albistea osatzen gabiltza




