Igogailu publikoa ez gora, ez behera geratu da, eta suhiltzaileek arratsaldeko 20:30ean jaso dute abisua. Bertaratu orduko “igogailuetako konponketetako teknikariek bertan ziharduten”.
Suhiltzaileek ere azaldu dutenez kristalezko kabinaren baitan, eta gaurko egun eguzkitsuaren ostean, nolabaiteko “negutegi efektua izan da”.

Horregatik, igogailutik atera ostean lagun hau anbulantziako langileek artatu behar izan dute bertatik bertara.
Udaltzaingoak Jose Luis Iñarra kalearen zati bat trafikoari behin-behinean moztu behar izan dio, eta jarduera amaitu ostean berrireki du.




