Perlatak ‘Las Barreras’ bideoklipa eta audioklipa aurkeztu ditu Iratin

0
1185

Talde arrasatearrak ‘Zarata’ disko berria atera du, The Dillingers irurtzuarrekin batera. Atzo ‘Las Barreras’ bideoklipa eta audioklipa aurkeztu zituen, bertako protagonistekin batera: “Hesi eta mugak maitasunetik irauliz hautsiko dittugu!”.

Bideoak: Perlata.

Punk-rock taldeak laugarren diskoa atera du kalera, ‘Zarata’ izenekoa, Irurtzungo The Dillingers taldearekin partekatuz.

Arrasatearrek bertako abestietako batekin, ‘Las Barreras’ izenekoarekin, bideoklipa eta audioklipa egin dituzte, eta atzo aurkeztu zituzten Irati Topagunean.

Ekitaldian bi lanen protagonista ugari izan ziren, eta Perlatak azpimaratu du “inguruko lagun ta erreferentiak diela. Bakottak bere borroka eta egunerokuak elkarbanatu dittu gurekin, ta zueikin”.

“Eskerrik asko bihotzez zuen zintzotasun, eskuzabaltasun, ausardia ta maittasunagaittik”.

Halaber, baloratu du “oso lan politta ein doula elkarrekin. Mugak apurtzeko bide bat baldin badau hauxe da. Hesi eta mugak maitasunetik irauliz hautsiko dittugu!”.

Ekitaldian, ikus-entzunezkoa pantailaratzeaz gain, Perlatak zuzenean ere kantu batzuk eskaini zituen, eta eskerrak eman ditu:

“Eskerrik asko bertaratu zaien danoi ta Irati tabernai. Plazerra bideoklipian parte hartu dozuen danokin aurkezpena partekatzia”.

“Urrutia, gure inprobisautako akustiko distorsionauai soinua ataratiarren ta beti gureaz lan eitteko prest egotiagattik”.

“Ulli post-produkziñuan zure aletxua ipintziagattik”.

“Ane Zuazubiskar, ahots goxo horreaz bideoklipa deskribatziagatik”.

“Jakin audioklipa be entzungai dauela. Eskerrik asko Aitziber guretzat ikuseziñak dien gauzak ikusaraztiarren, bada momentua aniztasunian edukixak sortzeko”.

“Prozesu danian elkarbanatu dogun momentu, hausnarketa eta maittasunak bai ez daukola mugarik. Jarri gaittezen bata bestien lekuen momentu batez eta ein deigun danon egunerokua bizigarrixaua”. Audioklipa ere Youtuben dago:

Facebooken

Instagramen

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen