Gaur gauean festa giroa nagusitu da txosnetan, Perlata, Biznaga eta Les Testadures taldeek kontzertu biziz bete dute gaua. Arrasateko Perlata-k, etxean jotzen, bere punk abestiak eskaini du, ikusleen erantzun beroarekin. Ondoren, Biznaga madrildarrak oholtza hartu du, beren disko berriko kantuekin. Gauari amaiera alaia eta dantzagarria eman dio Les Testadures kataluniar taldeak, ska eta reggae erritmoekin, festari ukitu koloretsu eta feminista emanez. Txosnak lepo bete dira. Perlata eta Biznagaren kontzertu aldeketan, Palestinaren aldeko aldarrikapena egin dute.



















