Peredako garajean izandako lan-istripua salatzeko elkarretaratzea egin dute eguerdian

0
1134

Enpresa batzordeak lan-ikuskaritzaren aurrean salatu du istripua. Gaur arratsaldeko 18:00etan leku berean bilduko dira berriro.

Avanzako enpresa-batzordeak eta ELA, UGT, LAB eta ESK sindikatuetako ordezkariek eta hainbat langileek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Arrasaten, Peredan enpresak dituen garajeen aurrean, ekainaren 10ean izandako lan-istripua salatzeko.

Agustin Gorostegik LABen ordezkaria enpresa-batzordean azaldu duenez, “instalazioetan dauden arazoak konpontzea nahi dugu, bereziki autobusak gasoleoa hartzen duten tokian. Oso egoera txarrean dago, zorua oso irristakorra dago eta hilabete honetan bi langile erori dira. “

Asteazkenean gertatutako azken istripuan, langileetako batek peronea hautsi zuen. Hurrengo egunetan ebakuntza egin beharko diote langileari. Enpresa batzordeak lan-ikuskaritzaren aurrean salatu du istripua. Gaur arratsaldeko 18:00etan leku berean bilduko dira berriro.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen