Pepa Fernándezek bere ‘De pe a pa’ saioa eskainiko du Arrasatetik

6
1769

RNEren goizeko magazina, uztailaren 15ean (ostirala) Udaletxetik emango da eta zuzeneko publikoa, emanaldi bereziak eta jaialdiari buruzko elkarrizketak izango ditu. Arrasate Blues zazpi egun eta bi hilabeteko programazioan garatzen da.

Testua: Ibai-Arte.

Azken asteetan programatutako luxuzko hiru emanaldik eman diote hasiera Arrasate Blues-en laugarren edizioari, baina uztaileko aste honetan aurkeztuko du bere plater nagusia: intentsitate handiko lau jardunaldi, zeinetan bluesa, haren eratorriak eta beste aldaera batzuk Arrasateko kaleetan protagonista izango diren, bertako, estatuko eta nazioarteko artistekin, aukera askotariko eta kalitatezko programa eskainiz.

Eta, hain zuzen ere, datorren ostiralean, uztailak 15, Arrasateri, bere historiari, bere blues-jaialdiari eta egun horietan sortzen den giro bereziari eskainiko dio bere programa RNEren “De Pe a Pa” irratsaioak, Pepa Fernándezek aurkezten duena. Irrati-ekipoak Arrasateko Udalera eramango du magazinaren produkzioa, eta, handik, Espainia osorako ohiko hiru ordu emango ditu. Arrasateko herritar guztiak gonbidatuta daude saio horretara.

“Arrasatetik emititzera gonbidatu dugu ‘De Pe a Pa’, kultura zabaltzeko konpromisoa dutelako eta jaialdia programaren edukien proposamenaren ardatz izanik gure herria Euskaditik kanpo ezagutarazteko egokia iruditu zitzaigulako” dio Jon Apraizek, Arrasate Blues-en antolatzaileak.

Arrasateko ikus-entzuleen gozamena sortu duten Wax & Boogie, Sweet Marta eta Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestraren kontzertuen ondoren, ostegun honetan, uztailaren 14an, jazz-emanaldia izango da, Itxaso artista bizkaitar apartarekin, arratsaldeko azken orduan. Ondoren, Starblues talde gipuzkoarrak euskarazko abesti originalak eta blues rockeko klasikoak eskainiko ditu.

Uztailaren 15ean, ostirala, tokiko talentua (Iker Piris, Itziar Yagüe), izen handiko nazioko jendearekin (Emilio Arsuaga & The Mad Reeds) eta nazioarteko artistekin (Greg Izor (AEB), Marco Pandolfi (ITA)) uztartuko dira.

Uztailaren 16an, larunbatean, Paul San Martín piano-jole donostiarraren eta Greg Izor bluesman amerikarraren arteko binakako kontzertuarekin hasiko da jardunaldia. Kontzertua, Diablues ta Bluezifer eta Los Brazos (Bilbo) talde lokalen emanaldien atarikoa izango da. Jai-giroa zabaldu eta kutsatzeko, Elen’s River Dixieland Band arduratuko da Arrasateko kaleetan dixie soinu alai eta bereizgarria eramateaz.

Arrasate Blues-ek igandean, hilak 17, Swingtronics eta RAW diskoaren aurkezpena egingo duen eta Hendayan bizi den JAC bluesmanarekin bukatuko du edizio hau.

Aurreko edizioan Arrasate Blues-ek 1.000 bisitari baino gehiago erakarri zituela herrira zenbatesten da.


Informazio gehiago: www.arrasateblues.com


Arrasate Blues `0 km ́ bokazioa duen musika-ekitaldia da. Blues musikaren zaleentzak topaleku izan nahi du, aldaera guztietan, eta inguruko kultura eta gastronomiaz asteburu bat gozatzea nahi duten guztiak erakarri. Arrasate Blues-ek, orain arte egin dituen hiru edizioetan, milaka bisitari bildu ditu, merkataritza txikiaren eta tokiko ostalaritzaren jarduera indartuz.

6 IRUZKIN

  1. Benetan Arrasate herria, marka edo irudi moduan, RNErekin modu horretan harremantzeak eragiten dituen ondoriekin hausnartu du norbaitek? Nolako herria izatea nahi dugu?
    Ermua edo Irun aipatzerakoan zer datorkigu burura? Arrasate, reputazioari dagokionez, maila berean kokatu nahi badugu, aurrera! Ekimen perfektua da horretarako.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen