Argazkia: MB artxiboa. Kartela: Arrasateko Nagusien Kontseilua.
Arrasateko Nagusien Kontseiluak antolatuta, urtarrilaren 31n, Pepa Bojó Ballester psikologoak ‘Jarri begirada zahartzaroan’ hitzaldia emango du. Hitzaldia Kulturateko areto nagusian izango da arratsaldeko 17:30ean.
Bojó psikologoa, sexologoa eta feminista da, eta emakumeen osasunarekin eta indarkeria matxistarekin lotutako gaietan aditua. Gainera, Jabetze Eskolan hezitzaile lanetan aritu da urte askotan.
