Pentsionistak Herri Ekimen Legegilerako sinadurak biltzen ari dira

0
621

Pentsionistek Herri Ekimen Legegilerako (HEL) sinadura bilketa berezia egin dute gaur goizean Seber Altube plazan. 11:00etan hasi dira sinadurak biltzen eta jende ugari inguratu da. 900 sinadura inguru batuta zuten eta gaurko egunean 1.200 kopurura iristea dute helburu.

HEL honetan, besteak beste, gutxieneko pentsioa, gutxieneko soldatarekin parekatzea eskatzen dute pentsionistek “pobreziarekin bukatu, bizi-baldintza duina bermatu eta genero arrakala murrizteko”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen