Pentsionistek bilkurak berrartu dituzte lorezainei babesa emanez

0
468

Pentsiodunek udako oporren ondoren egin dute lehen kontzentrazioa. Bilkurekin pentsio justuak eskatzen jarraitzen dute. Aldarrikapenen artean daude, 1080 euroko gutxieneko pentsioa, benetako KPIaren igoera soldatetan eta pentsioetan eta osasuna eta zaintzak publiko eta kalitatezkoak.

Elkarretaratzean, greban dauden lorezainei ere babesa eman diete. “Lorezainek bi hilabete daramatzate greban hitzarmena dela eta, Udalak pilota pasatu dio enpresari, baina, egia esan, kopuru handi bat aurrezten ari da grebarekin, ez baititu emandako zerbitzuak ordaintzen. Gaur pentsiodunok elkartasuna adierazten diegu, eta irailaren 15ean arratsaldeko 18:00etan egingo den manifestaldiarekin bat egiteko deia egiten dugu.”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen