Pentsionistek bihar (astelehena) berrekingo diete elkarretaratzeei

0
378

Apirilaren 22an Osasun Publikoaren alde egingo diren manifestazioetan pentsionistei parte hartzeko deia egiten die.

Argazkia: Arrasateko pentsionistak.

Arrasateko pentsionistek bihar, astelehena, ekingo diote berriro elkarretaratzeei, Aste Santuko etenaldiaren ondoren. Ohi bezala, Herriko plazan bilduko dira eguerdiko 12:00etan. “Gutxieneko Pentsioa (1080 euro) eskatzen jarraitzeko prestatzen ari diren ekimenen berri emango dugu, eta EAEren kasuan, pentsio horren osagarria,” horrela azaldu dute antolakuntzatik. “EHPMk beharrezkotzat eta ezinbestekotzat jotzen dugu mobilizazioarekin eta presio sozialarekin jarraitzea, eta Pedro S√°nchezen gobernuari eta alderdi politikoei eskatzea Lege Dekretuaren Diputatuen Kongresuko izapideak aprobetxa ditzatela berehala, 2023an eta aurtengo urtarrilera atzeraeraginezko ondorioekin gutxieneko pentsioa 1.080 eurotan eta 14 pagatan ezartzeko.”

Osasun Publikoaren aldeko manifestazioak EAEko hiriburuetan

Apirilaren 22an, Osasun Publikoaren Aldeko koordinakundean bildutako herritarren plataformek manifestazioak deitu dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Gipuzkoaren kasuan, arratsaldeko 17:00etan, Bulebarrean. “Osasun publiko unibertsal, doako eta kalitatekoaren alde eta Osakidetzaren eraispenaren aurka. Herritar guztiei dei egiten diegu beren haserrea adierazteko gure osasun-zentroek eta osasun publikoak jasaten duten narriaduragatik. Familiako mediku asko falta diren Lehen Mailako Arretaren degradazio gero eta handiagoari aurre egiteko, arreta jasotzeko itxaronaldiak gero eta luzeagoak direlako eta gaixoari arta emateko denborak ez direlako nahikoak.”

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak (EHPM) bat egiten du “gizarte osoarentzat eta, bereziki, adinekoentzat oso garrantzitsuak diren helburu horiekin,” eta pentsionistei mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten die.


ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen