Gaur, 2021eko martxoaren 8an, emakume pentsiodunosk berretsi egiten dugu guztiontzat duinak, bidezkoak eta nahikoak diren pentsioak eta pentsio publikoen sistema publikoaren aldeko apustua. Hiru urte baino gehiago dira etengabe mobilizatzen ari garela, emakumeak soldatetan eta pentsioetan bereizten dituen genero-arrakalarekin amaitzeko.
Adineko emakumeek eta emakume pentsiodunek laneko diskriminazioaren, prekarietatearen, zainketen feminizazioaren eta bizitzari eusteko zereginen ondorioak jasaten jarraitzen dugu, eta es dira aitortzen eta ez dute eskubiderik sortzen pentsio nahikoa etga bizitza duina lortzeko.
Indarrean dauden lan eta pentsio-errefomei mehatxu berriak gehitu zaizkie, eta Toledoko Ituneko zehaztugabetasunen eta gomendioen babesean, pentsioen hurrengo erreforma gauzatuko da, hori saihesten ez badugu.
Milaka emakume pentsiodunek miseria-pentsioekin gaizki bizitzen jarraitzen dugu; pentsioek ez dute bere erosteko ahalmena berreskuratzen “hazkunde errakitikoekin” eta ez dugu ikusten genero-arrakal desagerrarazi nahi duen neurririk. Pairatzen ari garen osasun-pandemiak areagotu egin ditu desberdintasun horiek; osasun eta mendekotasun-zerbitzuen murrizketek eta pentsio urriek areagotu egin dituzte arreta-lanak, emakumeen aitortu gabeko lanaren kontura, eta gure osasuna eta bizi-balditzak kaltetu dituzte.
Lan-denbora murrizteko eta banatzeko politikak eskatzen ditugu, lana eta bizitza soziala uztartzeko eta eratzunkidetasun eraginkorra izateko politika feministak, genero-ikuspegia duten enplegu-politikak eta etxeko langileen gizarte-segurantzako araubidea araubide orokorrarekin erabat parekatzea.
Emakume pentsiodunen borroka aliantzak eraikitzeko espazio bat da, guk guztiok hamarkadetan zehar lan-merkatutik kanpo utzi gaituen sistema patriarkalaren aurka egiten dugun borroka da, esklusiboki etengabeko zainketa-lanaldietan aritzeko.
Eskubide eta pentsioetan benetako berdintasuna lortzen ez den bitartean, adineko emakumeek beren bizitzaren amaiera bizi beharko dute, bakardadean, pobrezian, abandonatuta eta gizarte-bazterkerian.
Honako hauek nahi eta eskatzen ditugu:
1- Gutxienez 1.080 euroko pentsioa, hamalau ordainsaritan.
2- Pentsioetan genero-arrakala ezabatzea.
3- Familiak eta etxeak zaintzeko eta mantentzeko lanaren aitorpen sozial eta ekonomikoa.
4- Ordaindu gabeko lanari buruzko eztabaida eskatzen dugu, beti emakumeek egina eta askotan arrazista.
5- Alarguntza-pentsioa bat etortzea kotizatzailearen ezkontideak adin-mugarik gabe kobratutakoaren %100arekin.
Martxoaren 8an, halaber, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko emakumeen ekintza eta mobilizazio guztietan parte hartuko dugu Mugimendu Feministarekin.
Gora Martxoak 8a! Emakumeok Aurrera!
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko Emakumeak