Arrasateko erretiratu eta pentsionistek irailaren 7tik aurrera astelehenetako elkarretaratzeak berrartuko dituzte. Ohikoa denez, bilkurak Herriko plazan izango dira goizeko 12:00etan. Antolakuntzatik gogoratu dute derrigorrezkoa izango dela segurtasun-tartea errespetatzea eta maskara erabiltzea.
