Pentsionistek hildakoak eta osasun-langileak izan dituzte gogoan

0
551

Gaur hasi dira berriro herriko pentsionistak astelehenero Herriko Plazan egiten dituzten bilerak antolatzen. Ekitaldian zehar, hildakoentzat oroigarri bat izan da, bost minutuko isilunearekin eta musikarekin, eta hilabete hauetan lanean aritu diren osasun-langileei eskerrak emateko ere aprobetxatu da. Bestalde, pentsiodunentzako baldintza ekonomiko duinak ere eskatu dituzte, duela hilabete batzuetatik egiten ari ziren bezala.

Irakurritako testua:

Lehenik eta Behin gure doluminak agertu nahi dizkiegu krisi honetan beren senide eta lagunak galdu dituzten pertsona guztiei. Halaber gure sostengua eta laguntza adierazi nahi diegu Osakidetzako pertsonalari, Etxez Etxeko laguntza eta erresidentzietako langileei, pertsonei atenditzen erabateko sostengu eta laguntza eskaini dutenei, kasu askotan gainera beren bizitza arriskuan jarriz babes bitarteko balidaturik ez edukitzeagatik.

Denok dakigu covid-19 pandemia honetan egoera oso larriak ari direla gertatzen. Adibidez, zaharren erresidentzietan pertsona helduen heriotzak, 167 Gipuzkoan, kasu askotan senide eta lagunen despedidarik gabe, edota bakardadean bizi diren beste asko eta asko, beldurra, abandonua, segurtasunik eza, desorientazioa, tristezia edota bizi-larritasuna pairatuz.

Garrantzi handia ematen diogu Covid-19ak eragindako pertsonahelduak behar bezala artatuak ez izana, kutsadura eta errekuperazioari aurre egiteko baliabiderik ez zegoelako. Ez dugu ahaztu behar hainbat hilabete daramatzatela ahaleginak egiten lan-baldintzak hobetu nahirik egoiliarren ongizatea bermatzeko.

Hiritar gehienak bezala, sentimentus partekatzen dugu osasun krisi honetan nabarmen gelditu dela urgentziazko gauza dela Osakidetzako zerbitzu publikoak. Dependentziako arreta eta Etxez Etxeko zerbitzuakegokitu eta sendotu beharra dagoela eta ezin dugu onartu murrizketak aplikatuz segitzea edota empresa pribatuetan uztea hauen helburu askotan, helduen eskubideen kaltetan mozkin handiagoak lortu nahi izatea delako. Azpimarratu nahi dugu ondorio hain tragikoen parte bat osasun eta dependentziaren sisteman aplikatutako murrizketak direla.

Osakidetza Publikoa, erresidentzia publikoak, Pentsioen Sistema Publikoa defenditzea eta Giza Eskubideak defenditzea dira gure lehentasuna, pertsona guztiek Bizitza Duin bat izan dezaten.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen