Pentsionistak ez dira berriro kontzentratuko apirilaren 17ra arte

0
476

Eguerdian Herriko plazan egin den elkarretaratzean, DSBE berriaren baldintzei buruzko informazioa eman dute.

Beheko testua: Euskal Herriko Pentsionisten Plataforma.

MARTXOAREN 29AN DIRU-SARRERAK BERMATZEKO ERRENTA LEGE BERRIA (DSBE)

EHAAn argitaratu eta hiru hilabetera, DSBE (DIRU-SARRERAK BERMATZEKO ERREN-TA) berria arautzen duen ABENDUAREN 22ko 14/2022 LEGEA jarri da indarrean.

Dakizuenez, EHPMk gutxienez 1.080 euroko pentsioa 14 ordainsaritan de-fendatzen du, pentsiodunentzako DSBE prestazio indibiduala izatea EAEko pentsiodun guztientzat, eta % 15eko murrizketa kentzea etxebizitza berean bizikidetza-unitate bat baino gehiago daudenean. Martxoaren 29an indarrean sartuko den lege berriak ez ditu oraindik gure aldarrikapenak jasotzen.

DSBE BERRIARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

Honako BALDINTZA hauek betetzen dituzten PENTSIODUNEK izango dute eskubidea:

  • 1) Euskadin sartzea, eskatu baino urtebete lehenago;
  • 2) Bizikidetza-unitate bat eratzea;
  • 3) Ez izatea baliabide nahikorik;
  • 4) Ez izatea plaza iraunkorrik, egoitza publiko edo pribatuan, diru publikoarekin finantzatuta.

A.- PENTSIODUNA da honako hauen onuraduna: jubilazio, ezintasun iraunkor, alarguntasun, SOVI eta baliaezintasuneko KOTIZAZIOPEKO PENTSIO baten onuraduna; baliaezintasun edo erretiroko KOTIZA-ZIO GABEKO PENTSIO baten onuraduna; egoera jakin batzuetan ZURZTASUN-PENTSIO baten onuraduna; eta GOFEren (Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea), PRESTAZIO EKONOMIKO baten onuraduna, gutxiene-ko diru-sarrerak bermatzeko subsidioa edo hirugarren pertsona baten laguntzagatiko subsidioa. (27.art.)
B.- Ezin da DSBEa eskatu baldin eta EGOITZA ZERBITZU sozial, sanitario edo soziosanitario baten PLAZA IRAUNKORRA badago, funts publikoekin osorik finantzatuta. Hau da, emandako zerbitzuak, ostatua eta mantenua barne, funts publikoen bidez ordaintzen badira, zuzenean administrazioak, edo erakunde pribatu baten bidez, itun, hitzarmen edo kontratu bidez.
C.- Eskubidea izan dezaketen pentsio eta prestazio publiko guztiak eskatu direla egiaztatu behar da, baita Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera ere.
D.- DSBE ez da prestazio indibiduala. BIZIKIDETZA-UNITATEEI zuzenduta dago, baina bizikidetza-unitate bat pertsona bakar batek osa dezake. Pentsiodunek SALBUESPENEZKO BIZIKIDETZA-UNITATE bat osa dezakete, etxebizitza berean bizi diren pertsonekin izan ditzaketen loturak alde batera utzita. Pentsio-dun bat SBU bat bada, automatikoki sartuko da haren ezkontidea edo antzeko lotura duen pertsona, hala-korik badago ( 26, 27, 28 Art.). Bikotean pertsona bakoitza pentsioduna bada, pentsioen, errenten eta diru-sarreren eta ondareen batura hartuko da kontuan, bere baliabideak baloratzeko (37., 38. eta 39. artikulu-ak). Era berean, etxebizitza berean bizi badira, seme-alabak edo adopziorako edo familia-harrera iraunko-rrerako zaintza-erregimenean dauden adingabeak ere sar daitezke, bai eta egoera jakin batzuetan ekono-mikoki beren kargura dauden pertsonak ere.
E.- GEHIENEKO ZENBATEKOAK. 12 ORDAINSARITAN.

F.- INDIZE ZUZENTZAILEA.- Etxebizitza berean bizikidetza-unitate bat baino gehiago bizi badira, DSBEaren onuradun izan edo ez, bizikidetza-unitate bakoitzari dagokion prestazioaren zenbatekoa kalkula-tzeko, ateratzen dena % 15 murriztuko da. (36. art.)
G.- GEHIENEKO ONDAREA.- Gehieneko ondareak, ohiko bizilekua eta ostilamendua kenduta, ezin du baliokidetu edo gainditu dagokion URTEKO DSBEaren zenbatekoa, bost aldiz (37. artikulua).
INFORMAZIOA: Dagokion LANBIDEREN BULEGORA jo behar da, helbidearen kodearen arabera.
INFORMAZIO GEHIAGO: ARGILAN ETA LANBIDE
https://www.esk.eus/argilan/index.php/es/informacion/rgi
https://www.lanbide.euskadi.eus/rgi/-/informacion/impresos-y-solicitudes-de-la-rgi/#dialog1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen