Pentsiodunen Bizikleta Martxa ilusioz eta harrera herrikoiez ospatua

0
426

Testua: Arrasateko Pentsionistak


Pentsiodunen Bizikleta Martxa ilusioz eta harrera herrikoiez ospatuata Bizkaiko herri eta eskualde ugaritatik igaro da, ibilbide osoan txalo eta animo ugari jasoz. Pairatutako bero jasanezinak ez ditu murriztu txirrindulari pentsiodunen borondatea eta indarra pedalei eragiten jarraitzeko, ezta furgonetetan laguntzen dietenenak ere, ekimen pentsionista eta herrikoi honen eskaerak lau haizeetara zabalduz.
Mota eta herri izaera guztietako milaka lagunek txalotu, animatu eta babestu dituzte, txirrindularien aldarrikapenak bere eginez, Euskal Herriko pentsiodunen mugimendu osoarenak, alegia. Bazkaltzera gelditu diren herrietan eta, bereziki, etapak amaitu diren herrietan egindako harrerak planteatutako eskarien oihartzunaren eta babes sozialaren adierazpena dira: 1.080 euroko gutxieneko pentsio publikoa eskatzea; zerbitzu publikoak pribatizazioaren aurrean defendatzea; zaintzak eta etxeko lanak gizonen eta emakumeen artean partekatzea.
Atzoko egunean zazpigarren etapa amaitu zen Gasteizen. Ehunka pentsiodun, sindikatuetako kide eta gizarte- kolektiboetako kide bertaratu ziren, txirrindularien tropel pentsiodunari errekonozimendu eta babes handiko giroan.
Gaur, Gasteiztik Altsasura abiatuko dira zortzigarren etapa burutzeko. Nafarroako lurretan barrena jarraituko dute, bederatzigarren etapa Irunean amaituz. Hamargarrenean Elizondoraino igoko dira. Hamaikagarrenean Baionara iritsiko dira. Hamabigarren etapa Lapurdiko hiriburutik Irunera izango da. Hamahirugarrena Donostian amaituko da, harrera eta manifestazio herrikoi handi batekin.
Ekainaren 25eko manifestazioa, larunbatean, Alderdi Ederretik aterako da, 12:00etan. Txirrindulariak Alderdi Ederren 11:30ean sartzea aurreikusten da, beraz, ordu horretan egon beharko genuke guztion harrera jaso dezaten. Ekimen guztiak Pentsio Publiko duinak eta behar adinakoak lortzera daude bideratuta, eta horregatik dei egiten diegu herritar guztiei ekainaren 25ean manifestaziora joan daitezen

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen