Pentsiodunek gutun batzuk eman dizkiete bankuei arreta hobetzeko eskatuz

1
1041

Astelehenero legez, Arrasateko pentsiodunak Herriko plazan bildu dira, baina gaur aldarrikapen berezia egin dute. Gutun bat irakurri dute bankuei arreta hobetzeko eskatuz, batez ere pentsiodunei eta ezgaituei. “Gure dirua Internet bidez kudeatzera behartzen gaituzte, eta horrek zailtasun handiak eragiten dizkigu. ” Ekintza bera egin da pentsiodun mugimendua dagoen herri guztietan.

Gainera, azpimarratu dutenez, “pentsiodunen mugimendua egoitzekin negozioa egitearen eta pentsioetatik etekina ateratzearen aurka dago. ” Ondoren, herriko sukurtsaletan zehar ibili dira, plazan irakurri duten gutuna entregatuz.

Iruzkin 1

  1. Gora pentsionistak!! Lotsagarria da bankuek bezeroekin, oro har, eta nagusiekin, bereziki, duten tratua. Ea zer espero duten politikariek horren inguruan zerbait egiteko!!!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen